Lama The Lab-ek dantza abiapuntu eta inspirazio iturri bezala hartu nahi izan du bere jakinbinei forma eman ahal izateko. Dantza gure bizitza osoan izan dugu lagun eta gure adierazteko modu nagusia izan da. Txikitatik, euskal dantzaren mugimenduak ikasi eta dantzatu izan ditugu. Gure amekin, ahizpekin eta lagunekin partekatu izan dugun etapa bat izan da gure bizitzetan.
Lehen kolekzio honetan, ahaztuak izan diren forma zein mugimenduak ekarri nahi izan ditugu gogora; egungo garaira bihurtuz. Elegantzia, neurritasuna eta minimalismoa ardatz hartuta, emakume burujabe, ahaldundu, femeninoa eta xaloa babestu nahi dugu.