0
    Saskia
    Tu Cesta está vacíaVolver a la tienda
    LAMA
    Subscríbete para recibir las últimas noticias y novedades de Lama the Lab. ¡Conviértete en miembro!

    Newsletter:

    INSTAGRAM - FACEBOOK - PINTEREST - TIK TOK
    for a shared life

    Zein eratara ordaindu daiteke?

    Kreditu txartelen bitartez zein PayPal edo Apple Pay-en erregistratuta dauden kontuen bitartez. Ordainketa modu gehiago eskaini ahal izateko lanean gabiltza.

     

    Zein da nire neurria edo taila?

    “Neurrien gida” botoian klik egin produktu bakoitzaren fitxan, bertan ikusi ahalko duzu gure gida. Gure modeloen neurri zeatzak ere ikus ditzakezu, eta zein taila daramaten beraiek, zure burua hauekin alderatzeko. Laguntza gehiago beharko bazenu, jarri gurekin harremanetan hemen info@lamathelab.com.

     

    Piezak nola konbinatu jakin nahiko nuke, ahalko zenidake lagundu?

    Noski baietz! Ez badakizu piezaren bat nola konbinatu egunerokotasunean zein egun bereziren batean edo, tailaren batekin zalantza baldin baduzu, gustu handiz lagunduko dizugu! Gurekin harremanetan jartzeko idatzi hona info@lamathelab.com.

     

    Piezak nola konbinatu jakin nahiko nuke, ahalko zenidake lagundu?

    Gure kolekzioak atenporalak dira, ez dugu moda industriak agintzen duen egutegirik jarraitzen. Gure xedea uneoro pieza basikoenak webgunean erosgarri egotea da. Zuk nahi duzun modeloa agortuta baldin badago, jar zaitez gurekin harremanetan eta esango dizugu noiz egongo diren eskuragarri info@lamathelab.comKolekzio berezietako piezekin ordea, ezin dugu ziurtatu berriz egin ahalko ditugun. Batzuk mugatuak izango dira, materialen berezitasuna dela eta, edo sortze teknikaren konplexutasunagatik. Aukeratu “jakinarazi eskuragarri dagoenean” botoia, kontuan izan zaitzagun.

     

    Nire eskaera atzera bota dezaket?

    Mezu bat bidali iezaguzu ahalik eta azkarren info@lamathelab.com Zure eskaera oraindik prestatu gabe baldin badago ez da arazorik izango eskaera atzera bota zein aldaketaren bat egiteko, izan produktuetan zein helmugaren helbidean. Hala ere, kontuan izan arren, behin eskaera prestatuta baldin badago ezingo dugula atzera bota edo aldaketarik egin. Eta arren eskatzen dugu kontuan izan dezazuela beherapenetan ez dela onartuko eskaerak atzera botatzerik. Datu hau, beherapenetan dauden produktuen salmenta prozesuan ere adierazita dago.

     

    Nola jarrai dezaket nire eskaera?

    Behin zure eskaera prestatua eta bidalita dagoenean jarraipen zenbaki bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan. Ez baduzu emailik jaso, zein ez baduzu aurkitzen jakinarazi iezaguzu. info@lamathelab.com.

     

    Nire eskaera itzuli dezaket?

    Eskaera jasotzen duzun egunetik 15 egun dituzu adaketa edo itzulketaren. Hau gauzatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan[email]. Informazio gehiago Bidalketak, Aldaketak eta Itzulketak info@lamathelab.com para gestionar la devolución de tu pedido.

    Informazio gehiago BIDALKETAK, ALDAKETAK ETA ITZULKETAK

     

    Nola jar naiteke zuekin harremanetan?

    Atsegin dugu zuen iritziak zein iradokizunak jasotzea! Neurri edo tailaren batekin laguntza behar baduzu zein zalantzaren bat baldin baduzu piezaren batekin, jar zaitez gurekin harremanetan emailez info@lamathelab.com. Produkturen bat aldatu edo itzuli nahi baduzu idatzi hona info@lamathelab.com. Gure taldea eten gabe ari da lanean erantzun azkar bat izan dezazun.

     

    Zer esan nahi du produktu bat oversize izateak?

    Gure produktuetariko asko, erosotasuna bilatuz, ohikoa baino malguago eramateko diseinatuak daude. Malgutasun honek neurrietan edo hobeto esanda tailan eragingo balu, produktuaren deskribapenean adieraziko dugu. Gainontzean gure gomendioa zure ohiko taila hartzea da. Eta zure erara konbinaketa ezberdinak egitera animatzen zaitugu! (kapak, gona edo galtzaren barrutik sartu zatiren bat zein osoa, maukak jaso…). Zure pieza konbinatzeko zalantzak badituzu, idatzi iezaguzu lasai! info@lamathelab.com !