0
    Saskia
    Tu Cesta está vacíaVolver a la tienda
    LAMA
    Subscríbete para recibir las últimas noticias y novedades de Lama the Lab. ¡Conviértete en miembro!

    Newsletter:

    INSTAGRAM - FACEBOOK - PINTEREST - TIK TOK
    for a shared life

    Tod

    2020an, Estela, Goiuri eta Mariak sortua. Lama The lab halako sentsazio berezi batetik jaio zen, intuizioa jarraituz batu eta zerbait gehiago izatera bultzatutako sentsazio berezi batetik. Haurtzarotik ezagutzen diren hiru lagun elkartu dira proiektu honetan, bizitzeko era bat sortuz zeinak bakoitzaren pasioak, interesak eta egonezin zein jakingurak irudikatzen dituen. Minimalismoa, atenporalitatea eta diseinuaren arteko armonia perfektua da Lama The Lab. Uneko tendentzietatik haratago joanez, egungo emakumeen armairuen basea izango diren piezetan bihurtezeko sortuak daude diseinu guztiak.

    Lama The Lab-ek Euskal Herrian diseinatzen du eta bertan zein Bartzelonan produzitzen du. Bide etikoenaren, gardenenaren eta leialenaren alde egiten du apustu. Planetarekin benetako konpromezua du, horregatik diseinu bakoitza ehun jasangarriekin egina dago, bertako jostun tailerretan, langileen baldintzak eta ingurunea errespetatuz.

    Lamak ez da jaio moda firma soil bat izateko. Berrikuntzak egin nahi ditu, inguruko artistak babestu, munduari euskal kulturaren baloreak iritsiarazi eta emakumeak ahaldundu. Lama The Lab komunikazio bide bat da, tradizioak apreziatzeko bide bat, laguntasuna, natura zaindu beharraren garrantzia eta, batez ere, giza baloreak bultzatzeko bidea. Eta zure bizitzako etapa bakoitzean lagundu nahi zaitu.

    Ongi etorri Lama The Lab mundura.